Abestien erabilpena atzerriko hizkuntza baten ikaskuntzarako oso baliagarria da umeak ondo pasatzen dutelako eta aldi berean gauza asko ikasten dituztelako.
Atzerriko hizkuntza Lehen Hezkuntzan
Curriculumean ezarrita dago Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntza bat ikasten hasi behar dela. Etapa hau amaitzerakoan helburua da umeak oinarrizko konpetentzia batzuk izatea hizkuntz berriaren produkzioan zein ulermenean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculumean (EHAA, 2007/11/13) ezarrita dago :
Oinarrizko Hezkuntzan arlo hauek irakastearen helburua
bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko
hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da;
hots, jakintza eta prozedura egokiak garatzea, behar bezala
jarduteko gizartearen esparru guztietan. Hain zuzen
ere, hauexek ikasten dira: bai komunikazioaren printzipio,
estrategia eta arauak, bai testuen forma konbentzionalak,
bai testuaren parteak multzo kohesionatuan
artikulatzeko prozedurak, bai esaldi zentzuzkoak eta
gramatikalak eraikitzeko erregela lexiko-sintaktikoak,
bai arau ortografikoak eta prosodikoak.
Gizakiaren hitz egiteko gaitasuna hizkuntza jakinetan
gorpuzten da. Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza
ofizial daude –euskara eta gaztelania-, eta eskolaren
helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea,
eta, beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna
ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan
presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko.
Ondorioz, derrigorrezko eskolatzearen amaieran ikasleak
iritsi beharra dauka euskaran eta gaztelanian erabiltzaile
independente aurreratuaren mailara, hizkuntzen
Europako Erreferentzia Marko Bateratuan agertzen den
bezala. Maila horren arabera, bi hizkuntzak egoki eta
taxuz erabiliko dira hainbat egoera komunikatibotan,
edonolako testuingurutan, gero eta gradu formalagoan
eta konplexuagoan.
Bestalde, ezin da ahaztu XXI. mendeko gizartea
eleanitza eta kultur anitza dela, eta, beraz, eskolak nahitaez
mundu honetan —gero eta elkarri lotuagoa, eta mugarri
dituenak jakintzaren gizartea, informazio- eta komunikazio-
teknologiak eta pertsonen mugikortasuna— nahitaezkoa
da hizkuntza ofizialez gainera hizkuntza global
esaten zaienetako bat edo batzuk ikastea, era horretan
errazagoa izan dadin jendeak elkar ezagutzea, ideiak
trukatzea eta kulturek elkar ulertzea. Atzerri-hizkuntzen
komunikazioan, ikasleak oinarrizko trebetasun batzuk
bereganatu behar ditu, hainbat egoera komunikatibo
egunerokotan eta mugatutan. Elebitasuna bermatzea da
euskal eskolaren erronketako bat, baina, horrez gainera,
pertsona eleanitzak hezi behar ditu, gutxienez atzerri hizkuntza
LEHEN ZIKLOA
EDUKIAK
1. eduki multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea,
hitz egitea eta elkarrizketan aritzea
Giza harremanetan ikasgela barruan erabilitako
ahozko testuak ulertzea: ohiturak, abisuak, arauak,
azalpenak, iritziak, bizipenen eta sentimenduen kontaketak.
2. eduki multzoa. Komunikazioa idatzia: irakurtzea
eta idaztea.
Haurren esperientziatik hurbil dauden eguneroko
testuen informazio zehatzak ulertzea; adibidez, gonbidapenak,
zorion-txartelak, oharrak eta abisuak.
…
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-
esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak,
ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea,
informazio baliagarria hautatzea eta informazio horren
ulermena ikaste-lanetan aplikatzea.
1.2. Ea gaia eta igorlearen helburua antzematen dituen.
1.5. Ea datu zehatzak antzematen eta erabiltzen dituen,
hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako
ikaste-ekintzetan; eta ea horiek jasotzen dituen,
informazioa erregistratzeko zenbait bitarteko erabiliz.
1.6. Ea entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen
dituen eta hitzez adierazten.
…
Web orria
No hay comentarios:
Publicar un comentario